Mila esker

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak

Irailaren 12an ospatu genuen Elgoibarko I. MTB martxa, eta Morkaiko Mendizale Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu antolakuntzan parte hartu zenuten guztiei. Egun benetan borobila izatea lortu genuen guztion artean. Hori guztia ezinezkoa litzateke egunean bertan lagundu ziguten pertsona boluntariorik gabe. Lan bikaina burutu zuten, dudarik gabe

Atxurtrail taldeari ere gure eskertza, egunean bertan ez ezik, aurreko egunetan ere ibilbidea diseinatzen eta txukuntzen eskainitako laguntzagatik.

Eskerrak, nola ez, proba hori aurrera eramaten lagundu diguten babesle guztiei, haiek gabe proba hori antolatzea ezinezkoa zatekeen eta: Elgoibarko Udala, Bike 360, Cafes Baque, Danobat, Alcorta, Deuko Izarra, Mauxitxa Gaztak, Txillarre baserria, Alzola Beraseta baserria, Lizagasar. Eskertza berezia baita ere Elgoibarko Izarrari, azken orduan parrillada egiteko material guztia uzteagatik.

Azkenik, ezin ahaztu eskerrak ematea parte hartzaileek igaro dituzten lursail eta baserrien jabeei. Eskerrik asko denoi, eta hurrengo urtera arte!

Morkaiko Mendizale Elkartea