Bitxia baina eraginkorra izan da zientzialariek egindako deialdi hau. Lurraren bizitasun mailaz jabetzeko, kotoi zatiak banatzea pentsatu zuten, baita galtzerdiak ere, baina, deialdiak arrakasta izan zezan, galtzontzilloak banatzea pentsatu zuten. Baita asmatu ere! Iragarri orduko, Suitzako nekazari eta lorezainek izena eman zuten eta azkar asko bereganatu zituzten galtzontziloak.
Ikerketa honetan, galtzontziloen hondatzeak erakutsiko zuen zenbaterainoko mikroorganismo eta makroorganismo kopurua bizi den lur horretan. Egitasmo honi esker, Suitzako eremu ugaritako lurren ezagutzan sakondu da. Herritarrak zientzialarien tokian ere jarri dira, bere lurraren analisiak ezagutuz eta haren langintzan jasangarritasuna txertatzeko aholkuak jasoz, lurzoruaren kontserbazioaren alde egiteko bidea erraztuz.
Eta Euskal Herrian kuleroekin egiten badugu?
A.I.