Auzo bizi eta kulturzaletzat daukat gure auzoa, eta dantza ekitaldi honen jatorrira joatea besterik ez dago. 90eko hamarkadan auzotarrak HEDTrekin bildu eta beste “plaza” bat emateko ideia azaldu zien, sinetsirik hain gauza ederra ezin zela herriko 2 edo 3 ekitalditara mugatu. Gogo handiz hartu zuten gonbidapena eta bokadilo eta trago baten truke pozik joango zirela jakinarazi zuten. Auzotarrak, esker onez, oilasko errea eta txanpaina eskaintzen egon dira jaialdiaren ordutegia aldatu zen arte.
Aldaketa honekin, oilaskotik afarira pasatu zen emandako ordaina. Aurten, auzokoen lan karga izugarria sahieste aldera eta auzotarrak ere disfrutatzeko aukera izan zezaten, afaria emateko enpresa bat kontratatu da (220 pertsonari afaltzen ematea ez da txantxa). HEDTtik etortzen diren dantzari kopurua kontuan izanda, erdibana ordaintzea proposatu zitzaien baiezkoa jasoz.
Aldaketen aurrean haserrea sentitzea normala dela iruditzen zait, baina jatorria eta kontestua kontuan hartzea ondo legoke. Ez dut bukatu nahi kulturaren alde eta batez ere euskal kulturaren alde lana egiten duten denei eskerrak eman gabe, bai jaietako programan parte hartu duten talde guztiei eta baita jaiak antolatu dituen batzordeari ere.
Jael Lizundia Loiola