Batetik, beirazko paneletan pilatzen diren kartelak geruzaz geruza metatzen dira, inork garbitu gabe. Horrela egoten dira asteak eta asteak, eta itxura narrasa ematen dute. Bestetik, azkenengo bi asteotan, markesinaren barruko argia eta ordutegien pantaila informatiboa itzalita egon dira. Ez da lehenengo aldia, eta beti egun mordo bat igaro behar dira konpondu arte. Bereziki ulertezina da gertatzea, udaltzainen bulegoaren aurrean egonda. Benetan ez da inor konturatzen arazo horretaz?
David Garcia