Urtea hasi denetik, bost erailketa matxista izan dira Euskal Herrian, eta etengabe izan dugu eraso berrien berri. Beste asko, ordea, isilean geratzen dira. Gure inguruan bertan, Maritxu Kajoi egunean, bi gizonek 14 urteko neska bat bortxatu zutela salatu zen. Hala ere, oraindik indarkeria matxista ukatzen duten diskurtsoak entzun behar ditugu, eta sare sozialetan ideia erreakzionarioak zabaltzen dituzten influencerrek matxismoa nola normalizatzen duten ikusi.
Ez zaizkigu arrazoiak falta kaleak hartzeko. Ezin dugu indarkeria matxista normalizatzen utzi, eta horretarako, borroka eta antolakuntza indartu behar ditugu.
Azaroaren 25ean, Ermuan, 18:30ean, San Pelaio plazan, mobilizatuko gara; Mendaron, berriz, 18:30ean, herriko plazan, indarkeria matxistaren aurkako talde-argazkia aterako dugu.
Eraiki dezagun gure herrietan matxismoaren aurkako euste-horma!
Itaiako kideak