EAJ-PSEren hipokrisia Urazandin

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak

Urazandiko obren etenaldia urriaren 15ean amaitu bazen ere, oraindik, lurzoruaren egonkortze lanak jarraitzen dute. Testuinguru honetan gobernu taldeak Errezabalgo proiektu berriaren aurkezpenera deitu zituen Urazandiko auzotarrak, nahiz eta proiektu honek oraindik Aldundiaren onespenik ez duen, agerian utziz gobernuaren eta Urazandiko bizilagunen kezken arteko aldea.

Auzotarren kezka nagusia, auzoko zenbait lekutan, etxebizitza eta eraikinetan azaldutako pitzadura eta arazoen konponketei nola egingo zaien aurre jakitea izan zen, eta gobernu taldeak, arazo horiek oraindik obraren ondorio ote diren ala ez zalantza adierazi ondoren, alkateak premiazkoak ziren hainbat konponketa egingo zuela iragarri zuen.

Iraileko osoko bilkuran EH Bilduk premiazko arazoei aurre egiteko funts bat sortzeko eskatzen zuen mozioa gobernu taldeak formalki ukatu ondoren, auzotarrekin izandako bileran, alkatean egindako iragarpenarekin, gobernuak “de facto” EH Bilduren mozioa onartu zuen. EAJ-PSE taldearen hipokrisia eta itxurakeria agerian nabarmenki.

Hori gutxi ez balitz, pitzaduren kontrolerako dianen txostenak hilabetero udalera bidaltzeko konpromisua ez da betetzen ari, nahiz eta EH Bildu eta auzotarrak hasieratik hauek eskatzen ibili diren. Datuen ezkutatze horrek konszientea dirudi, atzo jakin baikenuen Arartekoa ikertzen ari dela Udala Errezabalen inguruko isilkeriarengatik.

Urazandiko auzotarren etxebizitzen konponketak egitea ezin daiteke bigarren mailako kontua izan, eta Udalaren erantzunkizuna da auzotarren ondasunak defendatzea beste kanpoko interesen gainetik.

EH Bildu Elgoibar