Bertso-saioa Kaltxangon

Erabiltzailearen aurpegia Kaltxango AEK

Irailaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, Kaltxango AEK Euskaltegian.

Kaltxango AEK Euskaltegian bertso-saioa antolatu dugu ikasle eta herritarrentzat, ikasturte berriari ekiteko. Ondoren mokadutxo bat jateko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Oihana Arana eta Onintza Enbeita izango dira kantuan eta Leire Vargas arituko da gaiak jartzen. Oihana eta Onintza ekarri nahi izan ditugu gurera biak direlako gure ikasleentzako ezagunak, BERRIA egunkarian iritzi-zutabeak idazten dituzte-eta. 

Gonbidatuta zaudete etortzera, Kaltxangon ikusiko dugu elkar!