Udalekuetan izena emateko epea luzatu da

Erabiltzailearen aurpegia Kukumixo Aisialdi Taldea 2016ko maiatzaren 17a

Iazko udalekuetako argazkia.

Guraso batzuek egindako iradokizuna aintzat hartuta, Udalak aldaketa bat egin du aurtengo udalekuetako kuotan.  

Erabaki du seme-alaba bat baino gehiago apuntatzen duten familiei %25eko beherapena egitea, 60 euro kobratu beharrean 45 euro kobratuz.

Ondorioz, beste norbaitek izena emateko aukera izan dezan, izen-emate epea astebete luzatu du, maiatzaren 20ra arte.