Zuzendari Laguntzaileko ikasleak Kaixomundua.eus VII. edizioko irabazle

Erabiltzailearen aurpegia MEKA Lanbide Eskola 2026ko maiatzaren 19a

Txillarre eko dendarentzat egindako webgunea izan da aukeratua. 

Maiatzaren 15an Meka Lanbide Heziketako Zuzendaritza Laguntzaileko 2. mailako ikasleak Kaixomundua.eus lehiaketaren VII. Edizioko irabazleak izan dira lanbide heziketako kategorian. Txillarre eko dendarentzat egindako webgunea izan delarik irabazlea. Hemen helbidea http://txillarreekodenda.eus/

Sari banaketa maiatzaren 15ean, ostirala, eguerdiko 12:00etan izan da Bilboko EITBren egoitzan, eta baita ere zuzeneko streamingaren bitartez aurkeztu dira irabazleak.

Kaixomundua.eus proiektuan parte hartzen dugu, Elgoibarko udala, Elgoibarko Izarra eta puntu.eus elkarteek ikastetxeekin elkarlanean sortua duten proiektuaren bitartez.

Proiektu honen helburua gure ikasleek herriko merkatariei webgune profesional bat sortzean datza. Merkatariei, gure ikasleek mundu digitalean plazaratzen laguntzen die. Merkatari eta gure ikasleen arteko komunikazioaren bitartez baten beharrak eta besteen gaitasunak lotuz merkatuak behar duen webgune bat sortuz. Webgunean merkatarien beharrak eta mundu digitalak eskaintzen dituen aukerak lotu eta webgune erakargarri eta erabil erraza sortzea izan da. Lan guztiaren emaitza izan da Kaixomundua.eus lehiaketako VII. Edizioko irabazleak izatea eta oso pozik agertu dira saria jaso dutenean.