2026/2027 ikasturtea indartsu hasi dugu Mekan!

Erabiltzailearen aurpegia MEKA Lanbide Eskola

Aurten 786 ikasle izango ditugu 37 ikastaldetan banatuta. Nobedabe bezala, orain arte Lanbidek (Euskal enplegu zerbitzu publikoa) eskeintzen zituen ziurtagiri profesionalak ( C graduak), orain Meka lanbide eskolan eskeiniko dira. Hauek lanerako ikastaro bezala ezagunak dira, gaitasun profesionala egiaztatu eta laneratzeko aukera ematen dute. 

Lanbide heziketako egituraketan ondorengo mailak aurki ditzakegu: A gradua (Gaitasun ziurtagiri partziala), B gradua (Gaitasun ziurtagiria), C gradua (Ziurtagiri profesionala), D gradua (Lanbide heziketa zikloa) eta E gradua (Espezializazio kurtso eta programa). 

MEKAko hezkuntza eskaintza: C, D eta E graduak. 

  • Administrazioa eta kudeaketa familia profesionalean: 
    • C gradua: 
      • Kontabilitate, finantza eta zerga kudeaketa (3.maila)
    • D gradua: 
      • Hasierako lanbide heziketa: Administrazio zerbitzuetako oinarrizko profesionala. ( 3 urtetan egokitua)
      • Erdi mailako zikloak: Administrazio kudeaketa
      • Goi mailako zikloak : Administrazioa eta finantzak, Zuzendaritzari laguntza
  • Fabrikazio mekanikoa familia profesionalean:
    • C gradua:
      • Giro naturalean eta babestuan soldatzea (2.maila)
    • D gradua: 
      • Erdi mailako zikloak: Soldadura eta Galdaragintza
      • Goi mailako zikloak: Metal eraikuntzak 
  • Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak familia profesionalean:
    • C gradua:
      • Automobilen barne-errekuntzako motorraresn eta haren sistema osagarrien mantentze-lanak (2.maila)
      • Automobilen indarra transmititzeko sistemen eta errodaje-trenen mantentzen lanak (2.maila)
    • D gradua: 
      • Erdi mailako zikloak: Karrozeria, Ibilgailu automobilen elektromekanika, Makinariaren elektromekanika
      • Goi mailako zikloak: Automozioa
    • E gradua: 
      • Bizikletak muntatzea, prestatzea eta mantentzea
  • Gizarte eta kultur zerbitzuak familia profesionalean:
    • C gradua: 
      • Eraikinak eta lokalak garbitzeko oinarrizko eragiketak (1.maila)
      • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia akuilatzea eta gizarte eta hezkuntzako esku-hartzea. (2. maila) 
      • Lanbide heziketako sistemako A, B eta C graduetan irakasteko gaikuntza ( 3.maila).
      • Mendekotasun pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea (Profesionaltasun ziurtagiria)
      • Pertsonei etxean gizarte eta osasun arreta ematea (Profesionaltasun ziurtagiria)
    • D gradua:
      • Erdi mailako zikloak: Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta
      • Goi mailako zikloak: Haur Hezkuntza, Gizarteratze eta Komunikazio bitartekotza
  • Osasungintza familia profesionalean:
    • D gradua: 
      • Erdi mailako zikloak: Erizaintza Zaintza Osagarriak
      • Goi mailako zikloak: Dietetika

HAZI, HEZI, MEKAN IKASI!

Mekako albiste guztiak, meka.eus webgunean eta sare sozialetan. Jarrai gaitzazu!