Zure trastelekutik Saharara

Erabiltzailearen aurpegia MEKA Lanbide Eskola

Meka lanbide eskolako bizikleta mekanika espezializazioko ikasle eta irakasleek Mugi Argi proiektuan parte hartuko dute.

Hiru probintzi, hiru ikastetxe eta helburu argia, Saharako herriari elkartasuna. Horrela batu dira, Gasteizko Mendizabala LH ikastetxea, Santurtziko Santurtzi LH-a eta Elgoibarko Meka lanbide eskola. 
 
Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bizikletak bidaltzeko elkartasun-kanpaina martxan jarri dute. Ikastetxe bakoitzak 25 bizikleta prestatuko ditu (konpondu, margoztu...etab.) eta otsailean irtengo den karabana solidarioan bidaliko dira. 
 
Hauek, Saharako 3 ikastetxetara iritsiko dira ikasleek gorputz hezkuntzako klaseetan erabili ditzaten. 
 
Aipatutako 3 ikastetxeez gain, Hezkuntza sailaren eta Tknikaren babesa dauka proiektu honek. 
 
Eskertuko genuke, zuen etxe, familia zein inguruan behar ez dituzuen bizikletak izanez gero, proiekturako emango bazenituzte. Meka lanbide eskolako Ezenarro eta Albitzuri eraikinetan jasoko ditugu. 
 
Mila esker bihotz bihotzez!