Eusfera ekimenak familientzat elkarguneak eta misioak antolatuko ditu maiatzean

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2026ko apirilaren 28a

Antolatzaileak.

Maiatzaren 7an hasi eta 17ra bitartean, umeen ingurua euskaldunagoa egiteko ekimenean parte hartzeko aukera izango dute 0-12 urte bitarteko umeak dituzten famililek. Ekimenean parte hartzeko bi modu egongo dira: batetik, familiek etxean elkarrekin egiteko misioak izango dituzte eta, bestetik, Euspazioak, herrian hainbat eragilek antolatuko dituzten tailer, lehiaketa eta jolas saioetan.

Aisialdia Elkarrekin taldeak (Atxolin, Keixeta, Kukumixo, Pil-pilean eta Udala) dihardu antolaketa lanetan, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduarekin koordinatuta eta ludotekarekin, gaztelekuarekin eta Katamarranekin elkarlanean.

Euspazioak, herrian familiek elkarrekin parte hartzeko ekimenak

Umeek gurasoekin batera parte hartzeko ekintzak izango dira Euspazioak. Ekintza aktiboak izango dira, parte hartzekoak. Ekintza guztietan euskara erdigunean egongo da, eta euskarara hurbiltzeko aukera eskainiko dute modu atseginean, euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoei ere espazio hauetan parte hartzeko aukera zabalduz. Xuxurlariak egongo dira ekintzetan, hiztegitxoak erabiliko dira eta beste hainbat tresna ere bai.

Jarraian ageri dira Soraluzen antolatuko diren Euspazioak:

EKINTZA

NORENTZAT

NOIZ

IZENA EMATEKO EPEA IZENA EMATEKO LOTURA

Patata tortilla lehiaketa: gaztetxoak gurasoen kontra

Gaztelekuan

LH5 eta LH6ko umeentzat eta haien gurasoentzat

Maiatzaren 8an

LH5: 16:30-18:00

LH6: 18:00-19:30 

Izena emateko azken eguna: maiatzak 6 Gurasoek izena emateko:hemen

Kalekantoian jolasian

Ludotekan

4-10 urte bitarteko umeak dituzten familientzat

Maiatzaren 11tik 15era

(talde bakoitzak bere ordutegian)

Izena emateko azken eguna: maiatzak 6 Familiek izena emateko: hemen

Kantu-jolas tailerra

Katamarranen

0-5 urte bitarteko umeak dituzten familientzat

Maiatzaren 15ean

17:00etan

Izena emateko azken eguna: maiatzak 12 Familiek izena emateko: hemen

Altxorraren bila sendabelar artean

Bidegorrian

4-12 urte bitarteko umeak dituzten familientzat

Maiatzaren 16an

11:00etan

Izena emateko azken eguna: maiatzak 12 Familiek izena emateko: hemen

Familiek elkarrekin etxean egiteko ekintzak, Euskonauten bidaia

Ekimenaren baitan, familiek etxean elkarrekin egiteko hainbat misio proposatzen dira Eusfera webgunean, euskaraz, gazteleraz zein frantsesez, “Gurasoentzako txokoa” izeneko atalean; Euskonauten bidaia izena dauka. Bertan, familia bakoitzaren neurrira egindako misioak eskuratzeko galdetegia betetzeko aukera dago: etxe bakoitzeko umeen adina eta gurasoak euskaldunak diren edo ez kontuan izanda, proposamen egokitua jasoko du horrela familia bakoitzak. Horrez gain, “Baliabideak” atala ere badago, planetaka antolatuta (ipuinen planeta, jolasen planeta, musikaren planeta…) eta interneten topatu daitezkeen baliabide sorta handi bat dago bertan jasota, edozeinek erabiltzeko moduan. 

Misioak beteta, saria eskuratzeko aukera

Plaentxi Herri Ikastetxeko ikasle guztiek ekimenari buruzko azalpenak jasoko dituzte paperean eta Euskonauten bidaiarako “pasaportea” izeneko dokumentua ere bai, etxean egindako misioak bertan apuntatzeko. Misioak betetzen dituztenek eskolara eramango dute Euskonauten bidaiarako “pasaportea” maiatzaren 22a baino lehen. Hala egiten dutenen artean, lau sari zozketatuko dituzte antolatzaileek: liburu sorta bat, CD sorta bat, jolas bilduma bat eta ikuskizun baterako launa sarrera.

Zalantzak argitzeko, 601602347 telefono zenbakira deitu edo idatzi daiteke.