Hilaren 17ra bitarte, Eusfera ekimena martxan izango da Soraluzen eta Euskal Herriko beste hamarnaka herritan. Umeen ingurua euskaldunagoa egiteko ekimena izango da. Izan ere, umeen ingurunea geroz eta euskaldunagoa den heinean, orain zein etorkizunean euskaraz hitz egiteko gaitasun, motibazio eta aukera handiagoak izango dituzte.
Eusferan parte hartzeko jarraibideak
1- Sartu "Gurasoen Txokoa" atalean: https://eusfera. taupamugimendua.eus/gurasoen- txokoa/
2- Parte hartzeko bi aukera ezberdin daude:
- ETXEAN: MISIOAK bete beharko dira: webgunean sartu, bete galdetegitxoa eta eskuratu norbere familiaren neurrira egindako misioak! (baliabide digital sorta handia dago eskura): https://eusfera. taupamugimendua.eus/gurasoen- txokoa/#misioak
- KALEAN: herrian familiek elkarrekin parte hartzeko EUSPAZIOAK antolatu dira. Hementxe informazioa eta izena emateko aukerak:
* Patata tortilla lehiaketa: gaztetxoak gurasoen kontra (10-12 urte): labur.eus/patatatortilla
* Kale kantoian jolasian (4-10 urte): labur.eus/kale-kantoian
* Kantu-jolas tailerra familientzat (0-5 urte): labur.eus/kantu-jolas
* Altxorraren bila sendabelar artean familientzat (4-12 urte): labur.eus/altxorraren-bila
3- Animatu eta parte hartu!!