Eusfera ekimena

Eneko Gorri: "Badakigu guraso gisa eremu erdaldunean bizitzea eta handitzea ez dela aisa"

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2026ko maiatzaren 10a

Eneko Gorri angeluarrak (Lapurdi), Biarritzeko euskara teknikaria eta guraso denak, eremu erdaldunean euskaraz hazi eta bizitzea erraza ez denez gero, "gurasoen rola ezinbestekoa da, nahi badugu gure haurrak euskaraz handitu eta lora daitezen, eta euskararekin harreman positibo bat izan dezaten".

datozen egunetan Eusfera ekimena martxan izango da Soraluzen eta Euskal Herriko beste hamarnaka herritan. Gure umeen ingurua euskaldunagoa egiteko ekimena izango da. Izan ere, umeen ingurunea geroz eta euskaldunagoa den heinean, orain zein etorkizunean euskaraz hitz egiteko gaitasun, motibazio eta aukera handiagoak izango dituzte.
 
Eusferan parte hartzeko jarraibideak
 
1- Sartu "Gurasoen Txokoa" atalean: https://eusfera.taupamugimendua.eus/gurasoen-txokoa/
 
2- Parte hartzeko bi aukera ezberdin daude:
 
- ETXEAN: MISIOAK bete beharko dituzue: webgunean sartu, bete galdetegitxoa eta eskuratu zure familiaren neurrira egindako misioak! (baliabide digital sorta handia dago eskura): https://eusfera.taupamugimendua.eus/gurasoen-txokoa/#misioak
 
- KALEAN: herrian familiek elkarrekin parte hartzeko EUSPAZIOAK antolatu dira. Hementxe informazioa eta izena emateko aukerak, oraindik epea zabalik duten ekintzetarako:
 
* Kantu-jolas tailerra familientzat (0-5 urte): labur.eus/kantu-jolas
* Altxorraren bila sendabelar artean familientzat (4-12 urte): labur.eus/altxorraren-bila
 
3- Animatu eta parte hartu!!