Kuku-prakak Karakatera bidean

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Rodriguez

Karakatera egindako ibilaldi batean ateratako argazkia bidali du Saioa Rodriguezek oraingoan. Sarri joaten da, eta txabola horri beti ateratzen dio argazkia. Honela definitu du irudia: "Uda gerturatzen dago eta kuku-prakek Karakaterako bidea apaintzen dute, altuera handia hartzen dute. Kasu honetan, ardien txabola ikusten da hondoan, zuhaitz eta hosto berdez inguratuta, eta kuku-prakak aurrean".