Elkartasun ekimenak

'Etxetik etxera' elkartasun ekimen berezia bariku arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Sare herritarra 2020ko martxoaren 26a

Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak euskal presoen eta euren senideen egoeraren berri emateko ekimen berezia prestatu dute bariku arratsalderako: Etxetik etxera. 

Bihar, kartzeletara bisitan joan ezin diren guztiekiko elkartasuna adierazi eta salbuespen legedia amai dadila salatzeko aldarria egingo dugu oso era berezian. Arratsaldeko 19:00etan Etxetik etxera saio berezia emitituko da Sareren facebook orrian eta bertan hainbat senidek egun hauetan bizi duten egoeraren berri emango dute. Ondoren, 19:30ean, bakoitzak bere etxeetan argazki aldarrikatzailea atera eta sare sozialetan zabalduko dugu, ondorengo traolak erabilita: #NiEtxeanGeratukoNaiz #EtxeanNahiDitugu.

Soraluzeko Saretik soraluzetar guztiak gonbidatzen ditugu elkartasun ekimenean parte hartzera.