Boluntarioak behar dira martxoaren 14an bidegorriaren gaineko lursailean zuhaitzak sartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea 2026ko martxoaren 11

Martxoaren 14an, Soraluzeko Baso Biziakek deituta aurtengo neguko azken landaketa egingo dugu bidegorriaren gainaldeko (Linazibar parean) lursailean lander inbaditzaileak kontrolatu, mantenu lanak egin eta zenbait zuhaitz landatzeko.  

Lur jabearekin daukagun zaintza akordioari esker egingo dugu landaketa, lehenago pinadi izandako eta aurreko urteetan landaketak egindako lursailetan. Oraingoan ere landaketa Lurgaiako teknikariek gidatuko dute. Landaketarako hitzordua martxoaren 14an ipini dute, goizeko 9:30ean, Olako aparkalekuan.

Landaketan parte hartzeko aurrez izena eman behar da izen abizenak, adina eta herria zehaztuz, mezua bidalita helbide hauetako batera: soraluzekobasobiziak@gmail.com edo info@lurgaia.org.