Larrain-dantza praktikatzeko saioak ostegunero kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea 2026ko maiatzaren 2a

Larrain-dantza dantzatzen 2023ko Santa Ana Egunean.

Maiatzean hasi eta uztailera bitarte, Urrats dantza taldeak Larrain-dantza praktikatzeko aukera eskainiko du ostegunero 19:30ean kiroldegian. 

Azken urtoetan ohitura bihurtu da herritarrek Larrain-dantza dantzatzea gaitajoleen erritmora Ezoziko Erromeria egunean eta jaietan, Santa Ana egunean. Hori dela eta, Urrats dantza taldeak Larrain-dantza ikasteko edota praktikatzeko ikastaroa antolatu du, maiatzean hasi eta uztailera bitarte. Dantza taldeko bi boluntario arduratuko dira saioak gidatzeaz. Helburua: Larrain-dantzaren oinarrizko pausoak praktikatzea, herriko jaietan edo aukera sortzen den lekuetan dantzatzeko.

Saioak ostegun arratsaldetan izango dira, 19:30ean, kiroldegiko Tolarekua gelan. Izena eman daiteke 610670513 telefonoan (Ezozi) edo zuzenean saiora joanda.

Dantza herrikoia

Larrain-dantza gizon-emakumeen dantza da, plazan dantzatzen dena biribilean, bikoteka. Itxuraz, Lizarran (Nafarroa) du jatorria, baina azken urteetan Euskal Herri osoko plazetan danzatzen da. 

1978n Euskal Dantzarien Biltzarrak lehen aldiz Dantzari Eguna Hegoaldean antolatu zuenean, Iruñean, zezen plaza jendez lepo bete zen, herrialde guztietako dantzak egin ziren, eta azkena larrain-dantza izan zen. Euskal dantza nazionaltzat hartzea erabaki zen, eta Euskal Herri osoan zehar zabaldu zen gero. Euskal dantza mistorik distiratsuena zelako, balio du dantzari trebeentzat, baina lorgarria da ia edozein pertsonarentzat (Euskarazko Wikipedia).