"Vivir es urgente..."

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Alberdi 2026ko ekainaren 13a

Lagun taldea gaztetan. Tartean, Roberto Lopez Lagar (lehenengoa eskumatik).

Horiexek izan ziren bere hileta eskelako berbak, bere berbak... Berak jada bazekien zein zen bere azkena, baina ez, ez da inongo amore ematerik izan; alderantziz... Beti bezala, ondo ezagutzen genuenok bagenekien bere onena eman eta azken hauspora arte borrokari eutsi ziola. Roberto zen gerlari nekaezinarendako ere guda irabazgaitza; azkenean, gailendu ezina.

Bidean galdu ditudan lagun minen zerrendara gehitu zara, zoritxarrez, eta berba honek zeure omenez dira.

Azken urteetako prozesu madarikatu honek fisikoki banandu gintuen, baina nire egunerokoan oso presente zintudan: batzuetan, arduraz eta etsipenez; beste batzuetan, berriz, esperantzaz eta argitasunez.

Heriotzari begietara so eginez joan zara..... bildur barik, eman beharreko dena emanda, eta beste behin eta azkenekoz, izan zaren aparteko pertsona zarela erakutsita.

Agur eta ohore, lagun; inoiz atzera elkartuko garelakoan, eskerrik asko denagatik. Eta beste denondako, bai famili, lagun, lankide eta Lagarren inguruan egon zaretenondako: pausuz pausu, egunez egun, bizi eta zaindu maite duzun hori! Agurrak.