Altxa burua txokoa Debako udal liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Altxa Burua Deba-Itziar 2025eko abenduaren 23a

Gure umeek egiten duten teknologiaren erabileragatik kezkatutako guraso taldea gara. Helburu nagusiak hauek direlarik:

  1. Gure seme-alabei interneterako sarbidea duten gailuak emateko adina atzeratzea.
  2. Sakelako telefono adimendunen eta pantailen erabilera kontzientea sustatzea.
  3. Hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritatukoaren alde egitea.

Altxa burua Deba-Itziar taldeko partaideok irakurketa gida bat prestatu dugu, teknologiaren erabilera egokia bultzatu eta osasun mentala zaintzeko helburuarekin. Aipatutako gidako baliabideetako batzuk, ikusgai eta eskuragarri dituzue Debako udal liburutegiarekin elkarlanean prestatutako txokoan. Bertan, QR kodea eskaneatuta, gida bere osotasunean ikusi ahalko duzue pdf formatuan. 

Lagungarria izango delakoan, Altxa Burua!