Kilometro Zeroa

Erabiltzailearen aurpegia Amatiño 2026ko martxoaren 13a

Jakina gero, lerro hauek irakurriko ditugunon artean nagusi garena Kilometro Zeroaren aldekoak. Beste kontu bat da zer ote den alde egotea. Alde egotea bada noizbait inguruko tomateak edo barazkiak erostea, orduan bai. Baina hori nahiko ote da gurea bezalako ekonomia industrialean?  

Seguru gutako gehienok ez garela hasiko makina-erremintak, trenak eta robotak erosten, baina ez al dira Kilometro Zerokoak ere hainbat esku-erreminta, bizikleta, ehiza-tresneria, kirol-arropa, sukalde edo bulegotako gailuak, eta gure edozein dendariren edo profesionalen produktuak eta zerbitzuak? Gure sektorerik handienetakoa automozioa denez (Euskadiko BPGren %13), gogoan izaten al dugu autoa (europarra) erosterakoan?  

Eta gutxitan pentsatu arren –inguruko administrazio, eskola, kultura, literatura eta hedabideak tarteko— ez al da euskara Kilometro Zeroaren ezaugarririk handiena? Gatozen berriro baserri-girora. Euskaldunok gaztazaleak gara eta gaztairik onenak gureak omen dira. Bai, baina gure gazta-kontsumoaren %90 kanpotik dator