Egun ahaztezina biziko dugu 2026ko Ikastolako Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Ikastola 2026ko ekainaren 2a

Ostiral honetan, ekainaren 5ean, IGEk antolatutako Ikastola Eguna ospatuko da. Hamar orduz, ikastetxeko txoko desberdinetan ekintza pila egongo dira, 09:00etatik 19:00etara.

Gure ikastolako jaia aukera paregabea izango da ikas komunitate osoa elkartzeko: ikasleak, familiak, irakasleak eta lagunak giro ezin hobean gozatzeko. Egun osoan zehar, ekintza ugari izango ditugu adin guztietarako antolatuta.

Bi eraikinetako hainbat eremutan jarduera desberdinak aurkituko dituzu: jolasak, tailerrak, erakusketak eta sorpresa ugari. Musika ere izango dugu egunari erritmoa emateko, eta dantza-emanaldiak ere izango dira.

Elkarrekin ikasi, partekatu eta gozatzeko eguna izango da, ikastolaren balioak eta komunitate-sena indartuz. Ez galdu aukera! Zatoz familia eta lagunekin, eta egin dezagun jaia denon artean!