Faxismoa eta eskuin muturra olio orban, nazio askapenerako diskurtsoen forman sartu dira –eta ondo sartu ere– Katalunian, hizkuntza eta kultura katalana zaintzearen izenean iritsi den Troiako zaldia. Immigrazioaren aurkako kontsignak erraz barneratu ditu ardura linguistiko eta kulturala duen jendeak. Eta guk ahaztu egin dugu hizkuntza bat ez dela galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.
Lana eta etxebizitza kentzen dizkigute, eta laguntza guztiak jaso, delinkuentzia ekarri. Modaz pasata zeudelakoan nengoen. Eta guk gezurrez betetako algoritmoa elikatzen jarraitzen dugu.
Badirudi mundu mailako geopolitikak markatu dituela 2026 honetako lehen egunak, normalizatu ditugun gertuko indarkeriek ez baitute jada ezer markatzen.
Zer eskatuko diogu urte berriari, gure inkoherentziak onartzea ala urtea koherentziaz bizitzea?