Hala ere, etorkizunak parekatzen gaitu, eta, zergatik ez, datorren astetik aurrerako etorkizuna imajinatzeko gaitasunak. Urteak daramatzagu bizitzak erdigunean jartzeko ahaleginetan, eta, hala ere, greba hau abiapuntuan kokatu behar dugu guztiontzat bizigarria izango diren bizitzak imajinatu, diseinatu eta sortzeko.
Joan Margarit poeta katalanak zioen greba orokorreko egun bateko egunsentia, hori dela askatasuna. Ez gaitezen, ordea, askatasun apur horrekin konformatu. Izan ere, kontu potoloa dugu esku artean. Hitza modurik errazenean banatuz, etxebizitzari buruz ari gara, etxeei eta bizitzei buruz.