Urte berriak ekarri digun mugarri esanguratsu honen aurrean –10 urte!–, iruditzen zait nabarmen zabaltzen ari dela nostalgia kolektibo bat. Jendeak aparteko goxotasunarekin begiratzen dio garai hari, dena hobea zen usteak hartuta. Noski, denok erromantizatzen dugu iragana, neurri batean edo bestean, baina joera erreakzionario eta faxisten gorakada aldi honetan, ez zait iruditzen nostalgia kolektiboaren karta jokatzeko momentua denik.
Nostalgia ideia erreakzionarioen gizarteratze eta zabalkunderako ezinbesteko tresna da; iragana erabat idealizatu eta orainaldiarekiko ikuspegia baldintzatzen du. Erosotasuna bilatzen du jada ezagutzen dugun horretan, eta beldurrez margotzen du hortik aldentzen dena. Beraz, begiratu ditzagun gure Snapchat-eko argazkiak eta entzun ditzagun Work, Sorry eta Into You, baina ez dezagun iparra galdu.