1929

Boskotea Debako hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2024ko irailaren 15a

Deba, 1929.

Trenean joan etorria eginda, Deban eguna pasa eta marinel kutsuko argazkia atera zuten bost lagunok: ezkerretik eskumara begiratuta ageri dira Maria Socorro Aranburu, Lucre Izagirre, Julia Amesti, (---) eta Angeles Solozabal. Inguratzen duten flotagailua Nicolas Egaña, Javier Idiaquez eta Jose Iriondok Debako hondartzan alokairuan zuten itsas-bainurako txabolatxoen iragarpena da.