Herrigunetik urrun, Lidia Bustinduy Garate San Pelaioko soloetako arto-sailen ondoan erretratatu zuten, ermitatik gertu. Berritxun jaioa, Ermuan Sekretarixuanekua izan zen beti, aita herriko idazkaria zelako. Botikariaren semea zen Jose Luis Saenz de Cabezón Anituarekin ezkonduta hiru seme-alaba izan zituen.