Ametza baserriko Pedro Arriaga Azpitarte eta Aitxu Azpin jaiotako Rosario Narbaiza Aranburu 1957ko urtarrilaren 31an ezkondu ziren eta ordukoa da erretratua. Herrian bertan, Zesteruanien egin zuten osteko bazkaria eta Donostiara eztegu-bidaia, hiru egun eder igaroz bertan. Ametza baserrian biziko ziren aurrerantzean eta bi alaben guraso izan ziren: Blanki eta Begoña.