1940

Eskolan hiru anai-arreba

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025eko irailaren 7a

Hiru argazkiotan hiru Abendibar Barruetabeña anai-arreba gaztenak ageri dira: Mallabarrengo Goiko baserriko Carmen eta Milagros bikiak eta Venancio anaia.

Herriko erdigunean bertan zegoen eskolara joan ziren, neskak maistra batekin eta mutila maisuarekin; irakurtzen eta idazten zein lau taulak ondo ikasiko zituzten, batuketetatik zatiketetara. Eskolan sakabanatuta zeuden arren, handik kanpora gehienetan neska eta mutil elkarrekin olgatzen zuten: elizpean esku-pilotan, txirikillan… Nesken artekoa izaten ziren, ostera, txantxurrike, tortolosetan edo soka-saltoan egiteok. 

Hamabi urte egitean amaitutzat eman ziren nesken eskola kontuak: etxeko zereginak eta merkatuko salerosketa euren kargu geratuko zen handik aurrera. Mutilak, ostera, estudioekin jarraitu zuen, Armeria Eskolako formakuntza osatu arte.