1948

Neska laukotea Mallabarrengon

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025eko urriaren 5a

Mallabia, 1948.

Herriko erdigunean, gaur egun Mallabarrena izena duen etxe multzoa dagoen parajean erretratatu zen neska laukote hau: ezker-eskuma Eusebia Milikua, Maria Aranburu, Maria Solozabal eta Carmen Abendibar. 

Bertan ikusi daitezke ere jatorriz zeuden okaran-arbola, egurrezko erromara eta harrizko horma eta baita osteko solo zabala, Mallabarrengo Goiko baserriari zegokiona. Irudiko goiko arbolak Mallalde eta Mallegoi baserri ingurukoak dira.