1955

Ahizpak bikoteekin

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Mallabia, 1955.

Donostiako Alderdi Ederreko lorategia eta udaletxea irudikatzen zuen argazki baten aurrean erretratatu ziren Orrospeingo ahizpetako hiru euron mutil lagunekin: Balbina, Maria eta Anastasi Milikua, ezker eskuma begiratuta orden horretan jezarrita, eta  berdin Boni Garitagoitia, Jesus Gorrotxategi eta Laureano Aranburu.