1943 urtearen inguruan erretratatu zuten Donatz baserriko sendia eta bertan daude ezker eskuma begiratuta tente Eustakio, Antonia, Agustina, Flabina eta Eulogio Solozabal. Jarrita beste bi anaia-arreba, Maria eta Eugenio, eta bion erdian guztion ama, Juana Unamunzaga Amillategi, Ortuzar baserrriko alaba eta ordurako Juan Jose Solozabal Uriarteren alargun, Donatzko seme zena. Zortzigarren mutikotxo bat ere izan zuen bikoteak, Gregorio, gazte-gaztetan Argentinara joan eta bertan geratu zena.