1963

Ahizpa bikien ezkontza

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025eko azaroaren 30a

Mallabia, 1963.

Egun bereko Milagros eta Carmen Abendibar Barruetabeña bikiak, ezker eskuma irudian, elkarrekin ere ezkontzea erabaki zuten. Azaroaren 27 hartan beltzez jantzi ziren, aitaren lutoa soinean. 

Arraz argazkilariak atera zien erretratua euron Mallabarrengo Goiko etxetik elizara bidean, aitabitxi izan ziren Jose eta Venancio anaien besoetatik. Atzeko pinadian Eibar Hiria kokatzen da gaur egun.