1961eko apirilean ezkondu ziren Juanita eta Fernando eta hiru seme-alaben guraso izango ziren: Ikerne, Zorion eta Asier. Argazkia egin zeneko egun hartan, taldetxoari batu zitzaien Kortauen baserriko Riki txakurra eta, zelan ez ba, familiaren Mendi txakur zuri txikia, argazkian Fernandoren ostean, ezkutu samarrean. Juanitaren omenezko izena darama Ermuan euskaraz idaztearen zaletasuna suspertu nahi duen Literatur Sariak, abenduaren 3an banatu zena. Juanitaren biografia eta Literatur sariaren nondik norakoak lotura hauetan irakurgai daude: Juanita Ibaibarriaga eta Juanita Ibaibarriaga Literatur Saria.