1959

Urkon Urtebarri egunez

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2026ko urtarrilaren 4a

Ermua, 1959.

Urteko lehen egunari Urkora igota ematen diote hasiera askok. Sasoi baten, oso zabalduta zegoen mendizaleenen artean urtean zehar 100 mendiren tontorra egitea, buzoian norberaren izen-abizenen txartela laga eta inorena hartuz. Urtebarri egunean Urkoko tontorrari gaina hartuta ematen zitzaion hasiera urte guztiko erronka hari. Urtearen lehenengoko mendi irteera hau sakratua zen eta da askorentzat.

1959 urteko erretratu honetan punta-puntan juntadizoa eginda goitik behera hasita eta ezkerretik eskumara begiratuta, besteak beste daude Loren Goitandia, Victoria Ormaetxea, Gregorio Cazalis, Eladia Unamuno, Maria Aranburu, Mª Luisa Urreta, Rosario Izagirre, Jone Isasi Isasmendi….