1960

Oilarraren bila itsu-itsuan

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2026ko otsailaren 8a

Ermua, 1960.

Plazan, Udaletxe paretik hasita, frontoiaren muturrean kutxa baten gordeta zegoen oilarra makilarekin jotzeko ilusioak bultzatuta eta aurpegia estalita doan erdiko mutikoari laguntzen Ignacio Unzeta udaleko langilea, Luis Albizu txistularia, Alberto Martinez atabal-jolea eta Juanillo Garcia udaltzaina. 

Atzean, “ezkerra”, “eskuma” eta “zuzen” oihukatuz oilarraren ondora ailegatzeko laguntzen edo traba egiten adin guztietako herritarrak, tartean besteak beste, Itziar Amesti, erdian eskolako uniforme iluna jantzita.