1957

Laureano Aranburu eta Anastasi Milikuaren ezkontza

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2026ko otsailaren 15a

Mallabia, 1957.

Urte horretako azaroaren 16an ezkondu ziren Orrospein baserriko Anastasi Milikua Iturriaga-Etxebarria eta Osmaldeko seme zen Laureano Aranburu Olea. Mallabiko elizpean erretratu zituzten euren ezteguetara joandako konbidatu guztiekin.

Bertan daude gorengo harmailatik hasita, ezkerretik eskumara, atzean erdian (…), beheragokoan Matea Milikua, Jazinto Iturralde, Jesus Gorrotxategi, (…), Serapia Milikua, Dioni Amas eta Juan Aranburu. Harmaila bat beherago Boni Garitagoitia, Luisa Olea, Maria Milikua, Katalin Iturriaga-Etxebarria eta Felisa Zenarruzabeitia. Aurreko ilaran Balbina Milikua, Tomas Aranburu, Anastasi Milikua, Laureano Aranburu, Anastasi Iturriaga-Etxebarria eta Jose Luis Aranburu.