1940 urte hartako urtarrilaren 24an ezkondu ziren 29 urte zituztela Eusebio Arregi Garitagoitia eta Antonia Solozabal Unamunzaga Galarra baserriko Vicente eta Timotearen semea bata eta Donatzko Juan Jose eta Juanaren alaba bestea. Galarran biziko ziren eta bertan jaio ziren bikotearen hiru seme-alabak: Jesus Mari, Rosa Mari eta Nati. Eusebio Mallabiko alkate izan zen 24 urtez eta 1979 apirilera arte, Miguel Angel Olalde kargu horretaz arduratu zen arte.