1973

Gloriaren Kiosko parean

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2026ko martxoaren 8a

Ermua, 1973.

Elizaren horma bati itsatsita zegoen Gloriaren kioskoa, 1958an jarritakoa. Egunkari eta aldizkari salmenta zen bertan nagusi, baina leku txikia zen arren, bazeuden ere umeen gustuko litxarreria eta jostailutxoak. Gerora Olga alaba eta Marga Martínez loba kargutuko ziren kioskoaz. 

Honen parean erretratatu ziren atzean ezkerrean Olga Olañeta Martinez, Gloriaren alaba eta ondoan Begoña Elgea Argiarro auzokide eta laguna. Aurreko neskatoak Olga Olañeta García eta Ana Conde Isasi-Isasmendi dira.