Bertan daude Eliasen arreba Justina, haren senar Doroteo Olañeta ermuarra eta bikotearen bi alabatxoak, Conchi eta Mari Fran. Sasoiko ohiturari jarraituz, elizkizunerako ama-alabak burua mantila beltzarekin estalita eraman zuten. Sasoian ohikoa zen modura ere, neskatoen soinekoak, biak etxura berdinekoak, kurioso-kurioso gorde eta hurrengo ezkontza baten jantzi zituzten, hori bai orrazkera aldatuta eta lepoko koloretsu bana paparretik dindilizka. Elias eta Santak Longa Nagusi hartu zuten bizileku.