Gozategi taldeak Andoni Egañaren hitzetan oinarrituta sortutako Euskal Herria Korrika abestia izan zen 1997 urte hartako 10. Korrikaren edizioaren kanta laguntzailea, urtez urteko errepertorioren zerrendan klasikoan bihurtzeko ahalmena izan duena. Zaldibartik eta Aitxixotik sartu zen Korrika urte horretan Mallabian eta argazkiok herrian zeharreko ibilbidean ateratakoak dira, bata elizako aldaparen errepetxoa amaitu berritan, Bastida taberna parean eta bestea Zesteruaneko etxe ondoan, oraindik parkina egin barik zela.
