1976

Familian hiru erlijioso

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2026ko apirilaren 6a

Ermua, 1976.

Sasoi baten ohikoa zen familietan seme edo alabaren batek erlijiora bideratzea bere bizitza, baina hiru…! Pastora, Luis Mari eta Benita Gorritxategi Atxa anaia-arreben kasuan, seitik hiruk hautatu zuten otoi bidea, neskak mojatzara eta mutilak fraidetzara. 

Jesusen Esklabuen kongregazioan zerbitu zuen Pastorak, Mertzedarietan Benitak eta Luis Mari Lasalleko Anaia izan zen. Argazkia gurasoen etxean aterata dago, Irulitxa kaleko Matxin Txiki taberna gainean eta Pedro Ocón argazkilariak erretratatu zituen, ezkerretik eskumara begiratuta goian izendatutako ordena berean.