Klausurako moja Agustina izan zen Leocadia Durangoko Santa Susana konbentuan eta Manuel, abadetzarako bidea hartu bazuen lehenengotan, Erroman Unibertsitate Gregorianoan Teologia ikasi ostean monje zistertar sartu zen. Avilan izan zen hasiera baten eta Burgosko Cardeñako San Pedro monastegian gerora, berton zendu zelarik 2003ko irailaren 13an; urteak lehenago hil zen Durangon Leocadia, 1988ko otsailaren 5ean hain zuzen. Cardeñako kapelan horma-irudi zeramiko bat dago, Antonio Tomás Sanmartin artista valentziarrak eginikoa eta ezkerreko goiko aldean errepresentatutako monjea Manuel da.
