1745eko eta 1796ko Ermuko fogerazioetan, hau da, fogerak edo etxeak erregistratzeko zentso historiko bi horietan ere aipatzen da. Gaur egun Ongarai eskola kokatzen den orube inguruan zegoen eta 60ko hamarkadaren azken urteetan bota zen eskola multzoa egiteko, jatorriz Santiago Apóstol izenarekin ezagutuko zena. Sasoi desberdinetako argazkiak daude multzo honetan eta batzuk Marcelino Onandiak ateratakoak dira, baserria bota aurretxoan. Bertan Eduardo Markina Careaga (1922-1987) artzaina azaltzen da, Abeletxeko semea, baserriko lanetan Rubia behorra eta bere artaldearekin erretratatuta.