Josefa Uria Antxia zen bertako alaba eta Aurtenetxe baserriko Txomin Zubiate Amillategirekin ezkondu ostean, bikotea bertan biziko zen bion hiru seme-alabekin. Hanbreko erreka aberatsa izan zen ezkailu eta karramarroetan, eta haren uretan arrantzan isilean eta ezkutuan egin behar zen: debekatuta zegoen eta isun handiei egin behar zitzaien aurre. Urtaro desberdinetako erretratuak dira: bata eguzkitan eta bestea elurretan ateratakoak dira.
