1958

Soinuaren doinu alaiekin

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2026ko apirilaren 19a

Ermua, 1958.

Aintzane Lakari Patxi Senar nafarrarekin ezkondu aurretiko agurra egin zioten Izagirretarren Herreroneko jatetxean, Erdikokaleko euren etxearen lehenengo pisuan. Restaurante modura zabalik egon zen azken eguna izan zen apirilaren 16 hura.

Segundo Varela argazkilari eibartarraren kamerak erretratatu zituen tente, ezkerretik eskumara, Begoña Laka eta Miren Laka. Mahaian Isidora Txurruka, Elisabete Agirregomezkorta, Amaia Gorritxategi eta soinua joten Rosarito Careaga barinagarra. Lagunak pasodobleak, tangoak, balsak eta sueltoko trikiti soinuak joaz dantzan jarri zituen guztiak, ospakizuna erabat alaituz.