Honen Lehen Jaunartze eguna ospatzen zuten eta Elizakoak amaituta, senide arteko bazkaria egin zuten euron Urizar-Etxebarri baserrian, tarte bat topatuz etxe osteko landan erretraturen batzuk egiteko. Emilioren pozerako oparitxoren bat jausi zen, bai eta beste domeka batzuetan baino eskupeko handitxoagoa ere; jakina, etxeko txikiena beti mimatuena. Doktrinak ikastera herrira joan behar izan zen Emilio, Andramari parrokiaraino; azken lau asteko astegunetan, egunero-egunero gainera. Eta ez deskuidatu kale egiten!