1935

Aniñogoittiko Anastasia Ganboa

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2026ko apirilaren 26a

Mallabia, 1935.

Benito Ganboa Irazola atxondarra Arandoño auzoko Aniñogoitti baserrira ezkondu zen bertako Joaquina Aginaga Areitiorekin. Hiru seme-alaba izan zituzten eta Anastasia izan zen hiruretan zaharrena, neska bakarra.

 

Eguneroko zeregina zuen goizean-goiz esneak partitzera Ermura jaistearena, astotxoa bide-lagun. Ez zen ezkondu eta Victoria koinata, anai Joseren emaztea erditzean hil zenean, haien seme-alabez kargutu zen Anastasi. Mari Carmen jaioberriak aurrera egin zuen eta Ermuan hazi zuten, inude batekin. Izekok, anai-arrebak elkarren arteko harremana galdu ez zezaten,  arratsaldero eramaten zituen baserrikoak Ermura, etxeko txikia ikustera. Aniñogoitxiko Ama Birjiñia deitzen zioten Ermuan. 1950ko apirilaren 20an zendu zen, jaiotetxean. Erretratua Durangon egin zuen, Germán Zorraquinen argazki-estudioan.