Sasoi batekoa egun argiz zabaltzen zen bakarrik, beti leku berean: plazako hegaltxo baten, beroari aurre egiteko freskura ematen zuten arbola pare baten azpian. Gaur egunekoak txikiteorako izan edo gau-festarako izan, itxura erabat aldatzen du, diskoteka argitsuan bihurtuz. Baina bata zein bestea herritarren topagune izateko gogoarekin jaiotakoak dira, elkar topatu eta topa egiteko, txin-txin!
1950eko erretratu jendetsu hori Ignacio Urretaren kamerari zor diogu eta bertan dira, paella-jana egin ostean, ezker-eskumara begiratuta atze-atzean Lorenzo Martin, mahai buruan tente, besteak beste, Pedro Pagaldai, Cosme Izagirre, Jone Isasi-Isasmendi alaba Inma Izagirre besoetan, Gregoria Ormaetxea alaba Maria Luisa Zubizarreta besoetan, Jose Luis Zubizarreta, (…), (…) eta (…). Aurrerago, tente ere Fernando Zubizarreta, Aitor Fuldain, Mª Luisa Urreta eta (…). Mahai bueltan dira, ezkerretik hasita Vicente Izarra, Niceto Gorritxategi, Luis Mari Gorritxategi, Jesusa Izagirre, Juanito Gorritxategi, Luis Urreta, Teodoro Zuazua, Jose Antonio Telleria, Bene Ibarrola, Ignacio Urreta, (…), Diego Garagorri, (…), (…) eta Eugenio Arrizabalaga.
Bigarren irudia erretratuaren atzeko aldea da, Ignacio Urretak bere eskuz idatzitakoa.