1978

Mariaje Gorritxategi eta Pablo Ruiz de Larrearen ezkontza

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2026ko uztailaren 26a

1978 urteko uztailaren 22an Eibarko Arraten ezkondu ziren Mariaje Gorritxategi Milikua eta Pablo Ruiz de Larrea Ircio.

Elizkizunak amaituta senar-emazte berriak santutegi pareko zelaian erretratatu ziren lehengusu-lehengusinez eta euretako batzuen bikoteez inguratuta. Hortxe daude argazkiari ezkerretik eskumara begiratuta, tente Trini Egia, Juan Luis Egurrola, bikote ezkonberria, Pili Garitagoitia, Jesus Mari Amas eta Itziar Garitagoitia. Makurtuta ageri dira Alex Aranburu, Asun Garitagoitia eta Esther Amas.